XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurkezpena

Eskuetan daukazun lantxo au Euskal Eleizaren zerbitzurako da.

Txikia ta apala da, baiña biotzez eta maitez egiña.

Homiletika idatzia oso urria da gure artean; ia bapezean dago.

Euskeran trebe ta errez dabiltzanak, ez dabe onako lagungarririk bear.

Baiña, noiz edo noiz, onenai be, ondo jatorke iñoren kerizpea, burua argitu ta indarrak barritzeko.

Zorionez, euskaldun barriak ugarituz doaz, naiz eta oraindik, guk gura aiña ez izan.

Oneitarikoen artean, apaiz batzuk be badagoz, pastoralgintza onean sartutako abadeak.

Euren eleiztarrak, geientsuenak erdeldunak izan arren, euskaldunak be baditue, eta ez gitxi.

Onein eskubideai eder egiñez, neurrian-neurrian, eleiz ospakizunetan euskera erabiltea atsegin eta bearrezko jake.

Baiña, euskera ondo menperatzen ez dabelako edo oitura ezagaitik edo-ta beste edozergaitik, nekezak egiten jakez euskerazko itzaldiak

Olakoentzat lagungarri izan nai dau homili txorta onek.

Bestalde, gaur egun, Itzaren liturjiak egiten dira eleiza askotan.

Laikoak izaten dira, geien baten, liturji-egintza orreik gertau ta zuzentzen dituenak.

Beraz, lan-gaiak bear ditue euren zeregiña aberats eta duintasunez egiteko.

Baita gazteen eziketan diarduen katekista ta irakasleentzat be lagungarri ona izango jakela deritxogu, Ebangelioaren barrunbeak gaztei erakustekoan.

Askorentzat egiñegiak, landuegiak egongo dira.

Neuretzat be bai.

Baiña, ez aiztu, orretarako aulenak euki ditugula gogoan.